Ven a conocernos

Visita virtual

Noticias

Haurren garapenerako jolasketak duen garrantzia

Haurrek eskolako egunerokotasunean zehar duten momentuen artean, jolasketa ordua aurkitzen dugu. Jolas-orduek ematen dizkiguten abantailak askotarikoak dira, izan ere, ez dira denbora-pasa bat soilik, baizik eta umeen garapena sustatzeko momentu aproposak dira.

 

Jokoen bitartez, umeek haien autoestimua eta identitate pertsonala indartu egiten dituzte; horrez gain, irudimena garatu eta haurren jokaera sozial onuragarria lortzeko ezinbesteko baliabideak dira.

Umeen heziketa prozesuan, hainbat joko mota aurkitu ditzakegu, haien artean, joko librea, joko sinbolikoa... Egia esan, gure umeek normalean joko librean ibiltzen dira haien denbora librea baita eta egunean zehar gida ez daitezken momentuak sustatzea garrantzitsua iruditzen zaigulako. Gehienbat, haiek sortutako egoerak erabilita joko sinbolikoetan aritzen dira, adibidez, aita eta amara, animalietara, lanbideetara... Joko libreak hainbat onura ekartzen dizkie umeei, izan ere, helduak ez du joko hori gidatzen eta umeen iniziatibagatik sortu egiten da.

Alde batetik, gorputzaren mugimendu askea ematen da eta beste batetik, haiek aukeratu egiten dute non jolastu, norekin jolastu, bai taldeka edo banaka ere horregatik autonomia pertsonalaren lehen pausuak hasten dira.

Esan bezala, normalean haien kabuz jolastu egiten dute baina beste batzuetan, irakasleoi, umeekin interakzio bat sortzea garrantzitsua iruditzen zaigunez, lasterketak edota pilotara jolastea gustatzen zaienekin aritzen gara edota jolastokiko hormetan dauden marrazkiak eta materialak aztertu egiten ditugu bertan zer ikusten duten jakiteko. Beste haur batzuekin kontatzen dizkiguten istorioak aprobetxatu egiten ditugu gure interesa adieraziz eta haien esperientziak entzunez.

Irakaslearen errolari dagokionez, ez ditugu jolas-orduko momentuak haurrak zaintzeko bakarrik erabiltzen, baizik eta haur bakoitzaren garapen indibidualari arreta jartzeko momentu hauetaz baliatzen gara, zelan eta zertara jolasten duten ikusteko, beste kideekin sortzen den interakzioa behatzeko, txikien artean zelan moldatzen diren aztertzeko eta horrela sortzen diren gatazkei konponbide bat jartzen laguntzeko.

Beraz, ikusi dugunez, joko libreak umeen hazkuntza eta garapen integralerako hainbat onura ekartzen ditu eta horrez gain, guri, irakasle moduan funtsezkoa iruditzen zaigu jolastorduko momentuak erabiltzea gure haurren beharrizanei erantzun egoki bat eman ahal izateko eta hauek asetzeko.

Próximos eventos

No se han encontrado eventos

Noticias COAS

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Inicio

Cuando tu hijo termine en Ayalde Infantil esto encontrará en Ayalde!

Colegio Ayalde - Con Guardería - Bilbao - Concertado - Trilingüe - Noticias Ayalde

  • Cursillo de natación, deporte, inmersión total en inglés y euskera, taller de inteligencia emocional, excursiones y multiaventura. Vuelve Ayalde Summer Camp del 1 de JULIO al 30 de JULIO.

Cuando tu hijo termine en Ayalde Infantil esto encontrará en Munabe!

Colegio Munabe - Bilbao - Trilingüe - Privado - Concertado - Munabe

  • {gallery}/noticias/excelencia-literaria-19{/gallery} El pasado 6 de abril asistimos a las Jornadas de Excelencia Literaria en la Universidad de Navarra y el día 12 se realizó la entega de premios, en Munabe, a los alumnos participantes.

Blog educación temprana

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Estimulación temprana

  • Inés Rivero, directora del Colegio Infantil Eraintxiki, habla de cómo el juego despierta emociones positivas y facilita el aprendizaje. El juego es un impulso primario en los niños que se convierte en el medio para conocer el mundo, y desarrollar su imaginación y la motricidad. Por tanto, para ellos no es...

© Grupo Educativo COAS