presentación virtual de Ayalde
Preguntas frecuentesNormativasquien-es-quiencalendarioSecretaríaComedorAutobúsGalerías fotográficasYoutube AyaldeMoodleMoodleGrupo educativo Coastwitter

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

PEDAGOGIC MODEL

Modelo educativo

EDUCATIONAL OFFER

Oferta educativa

PEDAGOGIC TOOLS

Instrumentos pedagógicos

PROYECTOS

PROYECTOS

PEDAGOGIC INNOVATION

Innovación pedagógica Coas

AZTERKETA OFIZIALERAKO BIDEAN

Hizkuntzen ikaskuntza funtsezko helburuetako bat da gure proiektu akademikoaren barnean. Izan ere, eleaniztasunak eta titulu ofizialek azken hamarkadan hartu duten garrantzia nabarmena da. Zentzu horretan, egungo ingurunean, ingelesa ez ezik, euskara ere ezinbesteko baldintza da administrazioan, publikoari begira lan egiten duten lanpostuetan, enpresa teknologikoetan eta abarretan postu bat lortzeko orduan, lehiakortasunari eusteko eta testuinguru berri horretan arrakastaz bizirauteko.

Euskarari dagokionez, Hizkuntza-Eskola Ofizialek, bertan matrikulatuta egon ez arren, azterketa ofizialetara aurkezteko aukera eskaintzen dute. Beraz, helburu hori bete ahal izateko, Ayalden urteak daramatzagu DBHko 4. maila eta batxilergoko ikasleekin B1 eta B2 mailetako eskolaz kanpoko klaseak ematen eta, azkenaldian, horren osagarri diren ahozko gaitasuna sustatzeko klaseak ere jarri ditugu martxan.

Aurten, B1 eta B2ko klasean 17 eta 9 ikasle izan ditugu, hurrenez hurren. Beste alde batetik, ahozkoei dagokienez, 35 ikasle egon dira B1 mailan, 8 B2an eta 2 ikasle C1 prestatzen. Espero dugu aste honetan izango diren azterketa ofizialetatik oso emaitza onak jasotzea. Horrez gain, azaroan izandako deialdira aurkeztu eta gainditu zuten ikasleak ere zoriondu nahi ditugu.

Ayaldetik, bai ikasleak bai beraien familiak jabetarazi nahi ditugu euskararen garrantziaz, bere aldeko apustuari eutsi behar zaiolako jarrera linguistiko positiboak indartzen jarraitzeko. Izan ere, jarrerak eragin nabarmena du euskara ikasteko motibazioan, baita ikasleek lortzen dituzten emaitza akademikoetan ere. Zenbat eta jarrera hobea izan euskararekiko, orduan eta gogo gehiago ikasteko eta emaitza hobeak lortzen dituzte Euskara irakasgaian.

Hizkuntza bat hainbat arau gramatikaletatik harago doan zerbait izan beharko litzateke. Hizkuntza batek aukera eman behar du beraren bidez jolasteko, maitemintzeko, haserretzeko, alaitzeko, ... Arlo guzti hauetan euskara ez litzateke hankamotz edo hutsunez beteta geratu beharko, eta horretan dihardu Ayaldek.

--- Nerea Larrucea

Project weblinks

Ayalde and you

Copyright - Grupo educativo Coas