presentación virtual de Ayalde
Preguntas frecuentesNormativasquien-es-quiencalendarioSecretaríaComedorAutobúsGalerías fotográficasYoutube AyaldeMoodleMoodleGrupo educativo Coastwitter

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo height=

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

1- IKT (INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK)

Ayalden Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) – multimedia baliabideak, Internet, etab.- eskaintzen dituzten aukera handiak gure ikasleak digitalki alfabetatzeko bakarrik ez, baizik eta ikasketa prozesuak errazteko tresna eraginkor bezala erabiltzen saiatzen gara.

 

IKTak informatu, ikasi eta komunikatzeko oinarrizko elementua dira. Izan ere, hauen garapen oso bizkorrak gizarteko esparru guztietan eragina du, eta hezkuntzaren arloa ez da salbuespen bat.

 

Informatika gelak
Curriculumeko irakasgai ezberdinetan baliabide informatikoekin lan egiteko erabiltzen diren informatika gelak ditugu. Geletan banaka lan egin ahal izateko nahikoa ordenagailu daude.

Era berean, gelan gure ikasleen ikasketa eta motibazioa errazteko arbel digitalak ditugu.

 

Familiekin komunikazioa

Familiekin komunikazioa eta kudeaketa errazten duten online zerbitzu multzo bat diseinatu ditugu:

•E-mail bidezko bidalketak: Posta elektroniko bidezko informazioa bidalketa zerbitzu eroso bat daukagu.

•Heziketa blog-ak: ikastetxeak hezkuntza Berrikuntza, ikasketa goiztiarra, "Sontushijos" eta Sail didaktikoek antolatzen dituzten jarduerei buruzko informazio interesgarria ematen duten Blog desberdinak familien eskura uzten dituzte.

 

www.sontushijos.com web orrialdean COASeko ikastetxeko irakasleek eta gainerako profesionalek haurren heziketarako oso erabilgarriak diren artikuluak argitaratzen dituzte.

 

Irakasle eta ikasleek irakaskuntza sare bat sortu dezaten helburuaz "MOODLE" online gunea ezartzen ari gara.

Azken eguneraketa: Osteguna, 08 Iraila 2016 13:27

Bisitak: 7450

2- Ikasketa goiztiarrak

Neuropsikologiak sortutako hitz hau umeek, beren zentzumen eta denboraldi kognitibo desberdinak kontutan hartuta, erraztasunez ikasteko duten berezko gaitasuna suspertzean datza.

 

Horrela, lehenengo sentipen edo esperientzietan izandako aldaketak garun- antolaketan kinada adierazten dute. Oinarriak argiak dira: kinadarik gabe ez dago garapenik, eta garapen hoberena kinada aproposekin lortzen da.

 

Gure metodoa, umearen berezko garapena indartzeko bereziki diseinaturiko programetan oinarritzen da.

 

HEZIKETA GOIZTIARREKO BLOG-A IKUSI >

Azken eguneraketa: Azteazkena, 17 Uztaila 2013 14:09

Bisitak: 5494

3- Pentsamendu eta ulermenerako irakaskuntza (TBL)

2001. urteaz geroztik gure hezkuntza proiektuetan unean uneko irakaskuntzari balio erantsi bat gehitzen dioten metodologiak barneratzen ari gara: Harvard Unibertsitateko Zero proiektua eta Boston-eko National Center for Teaching Thinking-ren Thinking Based Learning.

 

Ondo pentsatzea kultura anitzeko eta teknologiara bideratuta dagoen mundu bat ulertu eta bertan bizi izateko erronkari aurre egiteko ezinbestekoa da.

 

Bi proiektu hauek gure programan barneratzearen azken helburua curriculumeko edozein ikasgai edo arloan ikasleen gogoetarako trebetasunak hobetzea da, horrela gehiago eta hobeto pentsatu dezaten eta ondorioz, irakasleek gidatutako irakaskuntza-ikasketa prozesua errentagarriago egitea.

 

ICOT IKUSI

Azken eguneraketa: Azteazkena, 06 Maiatza 2015 11:11

Bisitak: 6988

Copyright - Grupo educativo Coas