presentación virtual de Ayalde
Preguntas frecuentesNormativasquien-es-quiencalendarioSecretaríaComedorAutobúsGalerías fotográficasYoutube AyaldeMoodleMoodleGrupo educativo Coastwitter

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo height=

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

COASeko Irakasleak

Irakasleak ez dira ezaupideen transmisore hutsak, ezpada hezitzaileak dira. Haien zeregin nagusiak hauek dira: hezkuntza-proiektua errealitatea bihurtzea, curriculuma programatzea, ikasbideak curriculumeko helburuak eta gaitasunak lortzera gidatzea eta, aldi berean, ikasleak laguntzea beren nortasunaren alderdi denetan, beti ere bakoitzaren berezitasuna errespetatuz eta, baita ere, haietako bakoitzaren gurasoak informatu eta orientatzea.

1- Tutorea

Tutorearen helburu nagusia ikasle bakoitzaren trebakuntza akademiko, intelektual, pertsonal eta kristaua modu pertsonal batean garatzen laguntzea da. Horretarako, ikasle bakoitzak bere banakako gaitasun, adin eta baldintzekin bat datozen helburu zehatz batzuk planifikatzen laguntzen dioten tutore bat izendatua dauka.

Helburu hauek gurasoen elkarlanarekin eta beraiekin bat etorriz lantzen dira, gurasoak gure ikasleen hezitzaile nagusiak direla kontutan hartzen baitugu. Hori dela eta, urtean zehar aztertzeko gai eta helburu plan bat zehazten dugu gurasoekin, familia eta ikastetxearen artean batasun irizpide bat egon dadin saiatuz.

Azken eguneraketa: Asteartea, 18 Otsaila 2014 13:38

Bisitak: 8084

2.- Ikasturteko Irakasle Arduraduna

Ikasturteko irakasle arduradunak egokitu zaion gelako ikasleek jasotzen duten hezkuntza ekintza koordinatzen du. Arduradun honek gela horretan irakasgai bat edo batzuk irakasten ditu.
•Bere eskoletan eragiten duten irakasleen irakaskuntza jarduera bateratzea, ebaluaketa saioa zuzentzea eta bere ikasturteko ikasle bakoitzaren errendimendu akademikoari arreta jartzea.
•Prestakuntzarako bitartekoak abian jartzearen kudeaketa eta tutoreei beharrezkoa duten informazioa ematea, beren zeregina modu egoki batean garatu ahal dezaten.
•Ardurapean dituen ikasle taldearen bizikidetza eta diziplinaren erantzukizuna hartzea, ikasle hauek begirune, lankidetza, lan, diziplina eta laguntasun atsegina dituen giro batean bizi daitezen.
•Ikasleen gurasoei zuzenduriko informazio saioak eta gainerako jarduerak gidatzea.

Azken eguneraketa: Astelehena, 17 Otsaila 2014 16:15

Bisitak: 7204

3- Ikastetxe arteko talde teknikoak (IATT)

Ikastetxe bakoitzeko saileko buruez eta COASeko Sail Pedagogikoaren artean osaturiko lan taldeak dira. Hauetan, lankidetza jarrerarekin, hezkuntza berrikuntzaren eremuko esperientziak eta materialak partekatzen dira.

Hauen funtsezko helburua Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak seinalaturiko ildoak garatzeko irizpideak bateratzea da, eta honetarako etengabeko prestakuntza eta eraberritze pedagogikoa ezinbestekoak dira.

Beste helburuetako bat, talde lan honen ondorio dena, hezkuntzako jardute onenen definizioa eta egokitzapena da.

IATT hauetako batzuetan gure aholkulari pedagogikoen parte hartzea izaten dugu. 2012 arteko zenbaitetan gonbitea egiten diegu gure aholkulari pedagogikoei. 2012-13 ikasturtetik aurrera, eta parte hartzaileen denbora eta baliabideak optimizatzeko, bilera hauek bideokonferentzia bidez egiten dira.

Azken eguneraketa: Ostirala, 19 Uztaila 2013 08:56

Bisitak: 7834

Copyright - Grupo educativo Coas