presentación virtual de Ayalde
Preguntas frecuentesNormativasquien-es-quiencalendarioSecretaríaComedorAutobúsGalerías fotográficasYoutube AyaldeMoodleMoodleGrupo educativo Coastwitter

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo height=

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

1- Gurasoen garrantzia

Ayalde, beren seme-alabentzat ezaugarri zehatz batzuk dituzten ikastetxeak nahi zituzten guraso talde baten ekimen eta nahiaren ondorioz sortu zen. Ezaugarrietako bat, *JOSEMARÍA ESCRIVÁ DEUNAK guraso sustatzaileei igorritako balioak hezkuntza proiektuan eta ideietan leialki irudikatzea da.

 

Gurasoek gure ikastetxeetan garrantzia handia dute, izan ere kalitatezko hezkuntza bat familia eta ikastetxeak balio eta hezkuntza printzipio berdinak partekatzen dituztenean, eta bakoitzak bere papera zein den eta hau eraginkortasunez eta eskuzabaltasunez egiten saiatzen denean soilik lortzen dela ulertzen dugu.

 

Familiaren eta ikastetxearen arteko koordinazioa, ezinbestekoa dena, zuen seme-alaben tutorearekin harreman estu baten bitartez lortzen da. Nahi duzuen guztietan beragana jo dezakezue edo baita berak hala eskatzen badu ere.

 

Gurasoek ikastetxean duten parte-hartzea horretarako ezarri ditugun bideen bitartez sustatzen da (Aiten eta Amen Elkartea eta Ikasturteko Senar Emazte Arduradunak) ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan solidarioki lagundu dezaten, eta aldi berean beraien seme-alaben hezkuntzaren eredu nagusiak izateko elkar lagundu daitezen.

Azken eguneraketa: Azteazkena, 17 Uztaila 2013 14:01

Bisitak: 5357

2- Irakasleen prestakuntza

Hezkuntzaren gaur egungo testuinguruak metodologia berrien eta lehenagoko jarduera didaktiko onen arteko konbinaketa eskatzen du, curriculumeko edukiak ikasleentzat adierazgarriak eta erabilgarriak izan daitezen. Honek, irakasleek beren ezagutza pedagogikoak birzikla ditzaten eskatzen du, ikasketaren subjektu aktiboa den ikasleari garrantzia handiago emango dioten proposamen berritzaileak ikusita.

COAS Heziketa Taldean gure irakasleen prestakuntza handiago eta hobe batek gure ikasleek prestakuntza hobe bat izan dezaten lagunduko duela eta ikastetxeak bikaintasun maila altuagoak lortuko dituela argi daukagu. Horregatik gure taldeak urtero ikastetxe bakoitzeko irakasleentzako prestakuntza plan bat antolatzen du. Plan honek curriculumeko irakasgai guztiak barne hartzen ditu. Era berean, urtean behin 350 irakasle baino gehiagorentzat prestakuntza jardunaldi bat antolatzen da. Honen helburua COASeko irakasleen arteko topaketa bat erraztea da, irakaskuntza esperientziak partekatu eta talde laneko giro bat izaten laguntzeko.

Azken eguneraketa: Azteazkena, 17 Uztaila 2013 14:04

Bisitak: 5799

3- Norbanakoaren hezkuntza

Gure ikastetxeetan ikasle bakoitzak arrera etenik gabea merezi du, norbanakoaren tratua eta jarraipen egokia, eskolan duen etekinarena eta ikastetxeko bizitzan duen integrazioarena, beti ere haren norbanako askatasuna errespetatuz. Horrek bereizten gaitu, funtsean, inguruan diren gainerako ikastegietatik.

 

Horrela sortzen da, gure ikastetxeetan, norbanakoaren tutorea figura, hots, irakasle bat, gurasoak seme edo alaba bakoitzaren hezkuntzan laguntzeko erantzukizuna bereganatzen duena baina gurasoak lagunduz, inoiz ere ez ordeztuz. Tutoreak laguntzen du ikaslea eskolan duen etekinean, motibatuz eta aholkuak emanez. Ikasleak jarrera positibo eta gainditze zalea mantentzeko egunez egun animatzen duen pertsona da, lagundu eginaz nortasun sendo, aske eta orekatua osatzeko bidean.

 

Zeregin hau eraginkortasunez garatzeko, tutoreak denbora eta berariazko prestakuntza du baina, horrez gain, familiaren konpromisoa ere badu. Elkarrizketa etenik gabeko eta argia da guraso, irakasle eta ikaslearen arteko harremanaren ezaugarria. Familia eta ikastetxearen arteko lankidetza betea mantenduz posible da, hasieratik, balizko arazoak sumatzea eta modu egokian zuzentzea.

 

 

Azken eguneraketa: Azteazkena, 03 Abendua 2014 11:29

Bisitak: 5786

4- Hezkuntza bereizia

Gure ikastetxeetako eredua, Haur-hezkuntzan izan ezik, hezkuntza bereizia da, langileria guztiarentzat prestakuntza berbera eta hezkuntza helburu eta bitarteko material berberak bermatuz.

 

Heziketa aukera hau COASeko hezkuntza proiektua, eta ondorioz, gure ikastetxearen nortasuna oinarritzen den zutabeetako bat da. Sortu ziren lehenengo ikastetxeetatik gure ikasleak hezteko sistema pedagogiko hau aukeratu zen. Izan ere, eskubide eta betebehar, duintasun eta giza izaerari dagokionez neska eta mutilen arteko berdintasunetik abiatuz, eredu honek sexu bakoitzaren berezkoak diren jatorrizko desberdintasunak daudela aitortzen du, eta desberdintasun hauek, ikasleen aukerak optimizatzeko eta aukera berdintasun bat bermatzeko erabiltzen ditu.

 

Sexuen arteko berdintasuna, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak aitortuz eta modu egokian tratatuz lortu daitekeela ziur gaude. Desberdintasun hauek aintzat ez hartzeak bereizkeria dakar, hauek muga eta eragozpenetan bihurtzen direlako. Desberdintasunak aintzat hartzeak berdintasuna laguntzen du, estereotipoak gaindituz.

 

IRAKURRI ARGIBIDE GEHIAGORAKO PDF-A>>>

Azken eguneraketa: Osteguna, 02 Otsaila 2017 11:55

Bisitak: 5920

5- Berrikuntza pedagogikoa

COAS Heziketa Taldeak gaur egungo hezkuntza erronken aurrean irtenbide berritzaileak garatzeko konpromiso sendoa dauka.

Berrikuntzak berritasuna dakarrela eta, honek hobekuntza sortzera bideratuta egon behar duela denok dakigu. Hezkuntza berri honen ondorio diren erronkei eraginkortasunez moldatu bagaitezke, COAS Heziketa Taldeko Sail Pedagogikoaren – sail didaktiko, zuzendariorde tekniko, eta koordinatzaile pedagogikoaz osatutakoa- lanari esker da. Hauek, etenik gabeko behatoki modura, bere curriculumeko proiektuan metodologia eta baliabide berritzaileak barneratzen joan dira.

 

Gainera, pedagogian, neurologian, hizkuntzetan, matematiketan, giza eskubideetan, teologian eta IKTetan adituak diren mundu osoko ikastegietako pertsona entzutetsuen etengabeko aholkularitzaz baliatzen gara. Nabarmentzekoak dira Harvard-eko Unibertsitatea, Boston-eko National Center for Teaching Thinking, Nafarroako Unibertsitatea, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea, Bartzelonako Haurren Garapenerako Osasun Institutua, Villanueva Unibertsitate Zentroa, Deustuko Unibertsitateko Irakasle Eskola, British Council, frantziar Enbaxada eta APPLE enpresa.

 

Berrikuntzaren erabilera eremu nagusiak hauek dira:

1)Ikasketa planetan berrikuntza. Honen helburua ikaslearen alderdi guztietako prestakuntza osoa da (ezagutzak, gaitasunak, jarrerak eta balioak).
2)Berrikuntza hezkuntza prozesuan, hau da, ikasketa prozesuan, irakaskuntza prozesuan, irakasleen prestakuntzan, baliabide eta tresnetan.
3)Berrikuntza IKTen (informazio eta komunikaziorako teknologiak) erabileran eta hauek hezkuntza prozesuan duten erabilgarritasunean.

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAREN BLOG-A>>

Azken eguneraketa: Ostirala, 28 Ekaina 2013 12:14

Bisitak: 7316

Copyright - Grupo educativo Coas