Logo

Ekainberri bisitatzen, gure iragana, gure historia

Noiz sortua: Astelehena, 21 Azaroa 2016 13:25 Bisitak: 1870

Urriaren 19an, DBH1eko ikasleek, Ekain kobazuloaren erreplika bisitatu zuten.

Ekain koba eta bere erreplika, Satarraingo bailaran dago, Zestoa herritik oso hurbil.

Paleolito garaiko labar-artearen lan bikaina da Ekain. Bertan, orain dela 14.000 urte inguruko margoak daude, eta hauek, erreplikatuak izan dira Ekainberri Eraikuntzan.

Gure ikasleek, haitzuloaren erreplika bisitatzeko aukera eduki zuten bertako gidari baten eskutik. Gainera, paleolito garaiko gizakiek margoztutako irudiak ikusi, eta hauen esanahiaren azalpenaz gozatu zuten.

Ekainberrira egindako bisitaz aparte, garai hartako gizon-emakumeak nola bizi ziren ikusteko aukera izan zuten tailer baten bidez. Ikasleek sua zelan egiten zen behatu, kobazuloaren paretak nola margozten zituzten ikasi eta nola ehizatzen zen praktikatu zuten.

Oso egun dibertigarria izan zen klasekideekin gozatzeko.

Copyright - Grupo educativo Coas