Logo

Egoitzara goaz!

Noiz sortua: Asteartea, 10 Urtarrila 2017 09:43 Bisitak: 1962

Abenduaren batean 4. mailako A eta B-ko neskak, euskal arropaz jantzita, Loiuko egoitzara joan ginen hango aiton-amonekin euskara eguna ospatzera.

Euskal abestiak abestu genituen haiekin eta txokolatea bizkotxoekin eman zizkiguten. Oso ondo pasatu genuen elkarrekin. Aiton-amonak pozik jarri ziren eta aitite batek irrintziak bota zituen eta guztiz.

Gero Unaik; haien zaintzaile batek, egoitzako animaliak ikustera eraman gintuen eta ogi zatiak eman zizkigun animaliei botatzeko. Esperientzia zoragarria izan zen!

4.mailako A eta B-ko neskak.

Copyright - Grupo educativo Coas