NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Ayalde
Preguntas frecuentesNormativasquien-es-quiencalendarioSecretaríaComedorAutobúsGalerías fotográficasYoutube AyaldeMoodleMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo height=

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Aurkezpena eta historia

Ayalde Bizkaiko COAS Heziketa Taldeko neskentzako hezkuntza egoitza da. 1972. urtean guraso talde baten bidez sustatua izan zen, beraien alabentzako Josemaría Escrivá de Balaguer-en irakaspenak jarraitzen zituen heziketa modu baten bilatzeko asmoz. Arruntasunaren santu honek kalitatezkoa eta berritzailea den hezkuntza, ondo egindako lanean, pertsona zaintzen duten eta kristau balioak txertaturik dituen metodologia motibagarrien barneratzean oinarritzen dela uste zuen, gizarte eraginkor bati zerbitzua emateko.

Ikastetxea ezagutzera emateko egin zen lehenengo liburuxkaren zalean esaldi hau agertzen zen: “Ayalde, guraso enpresa bat.” Lotura hau -gaur egun mantentzen dena- ikastetxeko lehenengo nortasun ezaugarrietako bat izan zen.

Ayalde Loiun kokatzen da, Aiartzako auzoan. Bertan kokatuta zegoen garai bateko teileria urte bat lehenago desegin zen José Chapa arkitektoak diseinaturiko lehenengo eraikinak egin ahal izateko. Ikastetxea 8 mailatan banatutako 300 ikaslerekin hasi izen, hurrengo urtean zifra hau bikoiztu egin zen.

Eskari honen ondorioz, 2003. urtean Haur Hezkuntzako eraikina egin zen eta 2008. urtean, polikiroldegi berri batekin batera, D.B.H. eta Batxilergoko eraikin berria.

 

Gaur egun, instalazio bikain batzuk ditugu, lorategiak, basoa, kirol gunea eta eraikinak barne hartzen dituen 125.546 m2-ko ikastetxe esparruan. Eraikita dagoen esparru erabilgarria 17.977 m2-koa da.

Ayalde Bizkaia, Gipuzkoa eta Errioxan 9 ikastetxe biltzen dituen COAS Heziketa Taldeko kide da. Irakaskuntzan dituen 40 urte baino gehiagoko esperientziak  herri mailako, autonomia mailako eta estatu mailako hezkuntza erkidegoarentzat erreferente bihurtzea ahalbidetu dio.

 

 

 

IRAKURRI HEMEN IKASTETXEAREN HISTORIA GUZTIA >>>

Copyright - Grupo educativo Coas