presentación virtual de Ayalde
Preguntas frecuentesNormativasquien-es-quiencalendarioSecretaríaComedorAutobúsGalerías fotográficasYoutube AyaldeMoodleMoodleGrupo educativo Coastwitter

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo height=

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Honelakoak gara

1.- Ayaldek COAS taldeko gainontzeko ikastetxeekin heziketa eredu eta eskaintza berdina partekatzen ditu. Era berean, baliabide pedagogiko berdinak erabiltzen ditu, hauek bere testuinguru eta berezko izaerara moldatuz.

 

2.- Gure ikastetxeak, ekimen eta erantzukizunarekin, bere programan Euskal Herriko kultura balioak barneratzen ditu.

 

3.- Gure ikastetxearen kudeaketa eta bere hezkuntza proiektua familien zerbitzura eta hedaduraz, gure gizarteko zerbitzura bideratuta dago.

 

4.- Hezkuntza  osatu hoberena kristau balioetan oinarritzen dena dela uste dugu.Erlijio trebakuntza ekintzek eta arreta espiritualak beti borondatezko izaera dute.

 

5.- Neurrira egindako hezkuntza eskaintzen dugu: ikasle bakoitza guretzat bakarra da.

 

6.- Gure eredu pedagogikoaren arrakastaren zati bat hezkuntza bereizian oinarritzen dela uste dugu: hezkuntza eredu berdina partekatzen duten neska eta mutilen ikastetxeak, baina trataera bereizi bat aukeratzen dutenak, sexuen arteko berezko desberdintasunak orekatzeko helburuarekin.

 

 7.- Bikaintasuna eta hezkuntza berrikuntza kide garen heziketa taldearen etengabeko ardura da. Horregatik, orain dela hamarkada askotatik hona, estatu mailan eta nazioartean ospea duten zentro eta unibertsitateekin elkarlan estua mantentzen dugu (Harvard-eko Unibertsitatea, Boston-eko National Center for Teaching Thinking, Nafarroako Unibertsitatea, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea, Bartzelonako Haurren Garapenerako Osasun Institutua, Complutense Unibertsitatera atxikitako   Villanueva Unibertsitate Zentroa, Deustuko Unibertsitateko Irakasle Eskola, British Council eta Frantziar Enbaxadako kultura agregatutza, eta APPLE enpresa).

 

8.- Bere sorrerako borondatearekin bat etorriz, Ayalde ikastetxeak Opus Deiaren Prelatutzari kapilauen eta erlijio irakasleen izendapena burutzeko eskaera egiten die. Opus Dei-ak sustatzen duen espiritualtasuna, gure ikastetxeko hezkuntza proiektuarekin guztiz bat dator: ondo egindako lana santutze pertsonala lortzeko bitarteko bat dela eta gizartearen onura lortzen laguntzeko modu bat dela irakasten da.

 

9.- Gure ikastetxeen titularitatea juridikoki irabazi asmorik gabeko erakunde bezala sortzen diren eta beren giza helburua maila guztietako irakaskuntza den entitateei dagokie. Entitate hauen administraritza atalek, erakunde bakoitzeko kudeaketa COAS Heziketa Taldeko Batzorde Betearazlearen esku uzten dute.

Copyright - Grupo educativo Coas