presentación virtual de Ayalde
Preguntas frecuentesNormativasquien-es-quiencalendarioSecretaríaComedorAutobúsGalerías fotográficasYoutube AyaldeMoodleMoodleGrupo educativo Coastwitter

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo height=

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

ayalde-euskaraz

Derioko Nekazaritza eskola

Pasa den asteazkenean, Lehen Hezkuntzako 4. Mailako 10 neska Derioko Nekazaritza eskolara joan ginen. Ekintza hau Agenda 21 programakoa da eta bertan Urdanetako, Munabeko, Lauro ikastolako eta beste eskoletako ikasleak izan ziren.

Lehenik, bideo bat ikusi genuen, gero taldeka banatu ginen eta beste eskoletako umeekin elkartu ginen eta fitxa bat egin genuen denon artean. Fitxa horiek janariari buruzkoak ziren eta gauza asko ikasi genituen : zer jaten dugun, ea hemengo produktuak diren, sasoiko fruta jaten dugun...

Jarraian, eskolako baratzak ikustera joan ginen eta emakume batek azaldu zigun baratza ezberdinak eta han lantzen dituzten barazkiak.

Oso ezperientzia polita izan zen eta gure planeta hobeto zaintzen ikasi dugu!

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak.

Azken eguneraketa: Astelehena, 23 Maiatza 2016 11:19

Bisitak: 2232

Erreka Mari

Urtarrilaren 28an, Encarni Genua bere txotxongiloekin etorri zen Ayaldera.

Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako neskeei, "Erreka Mari" lamiaren ipuina kontatu zigun. Ipuinarekin, errekak eta natura zaindu behar dugula irakatsi zigun. Gainera, "Erreka Mari"ren abestia ere abestu genuen. Primeran egon ginen!

Azken eguneraketa: Azteazkena, 03 Otsaila 2016 09:57

Bisitak: 2031

EUSKERAREN EGUNA -2015

Abenduaren 4an Euskera eguna ospatzeko Ayaldera Pello Añorga etorri zen.

Pello Añorga Gipuzkoako ipuin kontalaria eta idazlea da.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakook areto nagusira jaitsi ginen bere ipuinak entzutera eta abestiak abestera.

Ipuin ezberdinak eta alaiak entzuteaz gain, tinbalen erritmora dantza eta txalo egin genuen.

Guretzat jarduera berezia eta aproposa izan zen euskera eguna ospatzeko eta bidebatez euskeraz gozatzeko.

Azken eguneraketa: Osteguna, 17 Abendua 2015 11:05

Bisitak: 2204

Gehiago irakurri...

Euskararen eguna 1. Eta 2. Mailetan

Pasaden ostegunean Euskararen eguna izan zenez, L.Hko 1. Eta 2. Mailakook aktibitate bereziak egin genituen. Bi txandetan banatu gintuzten. Alde batetik, Herri kirolak zeuden patioan eta bestetik, Euskal mitologiari buruzko antzerki bat ikusi genuen areto nagusian.
Oso ondo pasatu genuen!

"Gau eta egunez EUSKARAZ bizi nahi dut!"

Azken eguneraketa: Ostirala, 11 Abendua 2015 09:42

Bisitak: 1853

ESKOLA KIROLAREN DENBORALDI HASIERA AYALDEN

Entrenamendu hilabete eta erdi baten ostean, urrian egindako kanpo-saskibaloi torneo baten ondoren, Eskola Kirola txapelketari hasiera eman diogu azaroaren 7an.

Aurten, Ayalden, lau saskibaloi-talde ditugu: multikirola (LH4.maila), minibasket umetxoak (LH5.maila), umeak (1.eta 2.DBH) eta azkenez, gazteak-cadete (4.DBH eta batxilergo maila).

Jardunaldi bakoitzaren ostean, talde bakoitzaren emaitzei buruzko informazioa emango dizuegu, aste honetan bertan, ekipo bakoitzaren aurkezpenak ikusi ahal izango dituzue hauen argazkiekin.

ANIMO GUZTIOI!

 

Azken eguneraketa: Azteazkena, 18 Azaroa 2015 12:58

Bisitak: 1781

Basondoan!

Pasa den ostiralean, urriak 9, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikaskideak Basondora joan ginen.

Basondo baso margotuaren ondoan dago.

Basondo ez da zoo bat: fauna mehatxatuarentzako babeslekua da. 60.000 metro basozelaitan, bertako inguruko basabere espezie nagusiak zaintzen dituzte; basurde, orkatz, azeri, basakatu,katajineta, igaraba, hegazti harrapari....eta baita inguruan galduak dauden beste espezie batzuk; otsoa, katamotza, edo bisonte europarra, esate baterako.

Primeran pasa genuen animaliak ikusten eta ikutzen. Bisita gidatua amaitu ondoren parketxo batean jan genuen. Egun zorragarria izan zen!

Azken eguneraketa: Asteartea, 20 Urria 2015 09:47

Bisitak: 2309

Copyright - Grupo educativo Coas