NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Ayalde
Preguntas frecuentesNormativasquien-es-quiencalendarioSecretaríaComedorAutobúsGalerías fotográficasYoutube AyaldeMoodleMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo height=

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos

PROYECTOS

PROYECTOS

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Warning
  • Invalid request. Missing the 'address', 'bounds', 'components', 'latlng' or 'place_id' parameter.

ayalde-euskaraz

Barnetegi, un intensivo en euskera

La semana del 27 al 31 de Marzo, las alumnas de 6º de primaria estuvieron en el Barnategi en Sarria (Murgia).

El objetivo de esta actividad es incentivar el uso del euskera y generar una mayor empatía al realizarse en un ambiente más distendido. La agenda semanal es muy variada para fomentar la participación de los alumnos. Realizamos excursiones al monte y visita guiada en el Centro de Interpretación de Gorbea. También las alumnas también participan en talleres de manualidades, canciones, juegos colectivos,... todo ello en un ambiente lúdico y en contacto directo con la lengua.

​Martzoaren 27tik 31ra, 6.mailako ikasleak barnategian egon ziren, Sarrian (Murgia).

Ekintza honen helburua euskeraren erabilera bultzatzea eta giro dibertigarri batean erabiltzea​ da.

Oso ekintza desberdinak egiten ditugu han, guztiak ikasleen parte hartzea sustatzeko. Mendirako txangoak, eskulanak, abestiak, jolasak,... egiten ditugu, hori dena giro dibertigarri batean eta euskararekin harreman zuzenean.

Azken eguneraketa: Thursday, 06 April 2017 13:30

Bisitak: 2643

DANBORRADA AYALDEN

Urtarrilaren 20 an gure eskolan 3. eta 4. Mailako ikasleok Donostiako danborrada ospatu genuen.. Horretarako, etxean egindako danborrak hartu eta eskolatik Donostiako Martxa jotzen ibili ginen.

Momentu berezia txokotik ateratzen ziren amei emandako sorpresa izan zen. Bertan, jarri ginen haiei danborrak jotzen eta Donostiako Martxa ilusio handiz abesten.

Azken eguneraketa: Tuesday, 24 January 2017 10:12

Bisitak: 1106

Egoitzara goaz!

Abenduaren batean 4. mailako A eta B-ko neskak, euskal arropaz jantzita, Loiuko egoitzara joan ginen hango aiton-amonekin euskara eguna ospatzera.

Euskal abestiak abestu genituen haiekin eta txokolatea bizkotxoekin eman zizkiguten. Oso ondo pasatu genuen elkarrekin. Aiton-amonak pozik jarri ziren eta aitite batek irrintziak bota zituen eta guztiz.

Gero Unaik; haien zaintzaile batek, egoitzako animaliak ikustera eraman gintuen eta ogi zatiak eman zizkigun animaliei botatzeko. Esperientzia zoragarria izan zen!

4.mailako A eta B-ko neskak.

Azken eguneraketa: Tuesday, 10 January 2017 09:43

Bisitak: 1021

Euskararen eguna 1. Eta 2. Mailetan

 

Pasa den ostegunean(abenduak 2an) 3. eta 4. Mailako ikasleok euskeraren eguna ospatu genuen eskolan.

Egun berezi hauospatzeko, urtero bezala eskolan, Peio Añorgaren bisita izan genuen. Peio Añorga idazlea izateaz gain ipuin kontalaria da . Aurtengo mezua denok gure lagunak ondo zaintzea zeinen garrantzitsua den izan da.

Honez gain,musikatresna ezberdinak erabiliz abestu eta dantzaegin genuen.
Oso dibertigarria izan zen eta asko gustatu zitzaigun berarekin egotea eta bere ipuinaz disfrutatzea!!!!!

Azken eguneraketa: Tuesday, 10 January 2017 09:39

Bisitak: 1073

AGENDA 21

Azaroan Lehen Hezkuntzako gela bakoitzeko Agenda 21 eko arduradunak elkartu gara.

Eskolako Areto Nagusian elkartu gara eta bertan Ingurumenari laguntzeko zein gauzak egin ditzakegun esan dugu.

Hasteko, arduradunen txartelak jaso ditugu eta jakin dugu zer egin behar dugun gure eskola eta ingurumena zaintzeko: gela bakoitzean bi zakarrontzi izan behar ditugu , orriak berrerabili behar ditugu eta horretarako kutxa bat eduki behar dugu klase bakoitzean, gelatik joaten garenean ordenagailua eta argia itzaldu behar ditugu, jolastokian gaudenean paperak zakarrontzira bota...

Denon artean gure ingurumena zaintzen eta maitatzen badugu, pertsona hobeak izateaz gain denontzat mundu hobea lortuko dugu.

Azken eguneraketa: Monday, 21 November 2016 13:29

Bisitak: 1223

Ekainberri bisitatzen, gure iragana, gure historia

Urriaren 19an, DBH1eko ikasleek, Ekain kobazuloaren erreplika bisitatu zuten.

Ekain koba eta bere erreplika, Satarraingo bailaran dago, Zestoa herritik oso hurbil.

Paleolito garaiko labar-artearen lan bikaina da Ekain. Bertan, orain dela 14.000 urte inguruko margoak daude, eta hauek, erreplikatuak izan dira Ekainberri Eraikuntzan.

Gure ikasleek, haitzuloaren erreplika bisitatzeko aukera eduki zuten bertako gidari baten eskutik. Gainera, paleolito garaiko gizakiek margoztutako irudiak ikusi, eta hauen esanahiaren azalpenaz gozatu zuten.

Ekainberrira egindako bisitaz aparte, garai hartako gizon-emakumeak nola bizi ziren ikusteko aukera izan zuten tailer baten bidez. Ikasleek sua zelan egiten zen behatu, kobazuloaren paretak nola margozten zituzten ikasi eta nola ehizatzen zen praktikatu zuten.

Oso egun dibertigarria izan zen klasekideekin gozatzeko.

Azken eguneraketa: Monday, 21 November 2016 13:27

Bisitak: 1110

Copyright - Grupo educativo Coas