Logo

AGATE DEUNA

Creado en 07 f 2018 Visto: 237

 

Otsailak 2an, urtero bezala, Agate Deuna ospatu genuen gure eskolan . Guk uste dugu aukera ezin hobea dela bertako ohiturak ezagutzeko eta bizitzeko.

Horretarako, 4.mailakoak Loiuko egoitzara joan ziren hemengo betiko abestiak abestera, esate baterako: Txantxibirin, Isil-isilik dago, Itsasontzi baten, Aldapan gora …eta nola ez gure makilekin Agate Deuna kanta.

Guretzat ekintza hau hunkigarria da bertako adineko pertsonekin egoteko aukera dugulako eta eguna alaitzen diegulako gure abesti eta dantzekin.

Jarraian, hamaiketako gozo gozoa jan genuen pilak kargatzeko eta gure bisitarekin jarraitzeko.

Gero, eguraldi ona izan genuenez, hango animaliak ikusteko eta hauei janaria emateko aukera izan genuen: ahateak, ahuntzak, oiloak….ikusi genituen.

Agate Deuna ospatzen jarraitzeko, arratsaldean 3. eta 4. mailakook eskolako bazter guztiak gure makilekin eta zapiekin alaitu genituen.

Egun zoragarria izan zen nahiz eta denok neka- neka eginda bukatu!

3.eta 4.mailako ikasleak

 

Copyright - Grupo educativo Coas